XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta berak, kolorebakotuta jaioten ziran ume guzti hareek, gorde ta gorde egin ebazan, behin edo behin itsumutil bihurtuko ziran gutun aldra eder ha osatu arte.

Hain eban beharrezkoa erugea, egunero, bera nor zan jakiteko!

Hain zan ikaragarria, hainbarik geratuta, betirako galduko ete zan eukan bildurra!

Eta, halako batean, armairuko arasa ha goiko ertzeraino bete zanean,-berbiztu egiten ez zalako ez ekian Maitanek berak zenbat heriotza lehenago lez jaso zan- nekatu egin zan erugea bere erditze lanean.

Zehatz antzutu zan, beste halako baten, bere bikoizketarako ahalmena guztiz agortuta.

Beheko atarteko gutunontzitxoa harrezkero amaraunen bizitoki bihurtu zan.

- Daukadazanak baino gehiago ez dodaz beharko- inotson Maitanek, goizero, bere buruari, beteegi egindako eruge-habia ha ikusgai ebala, hareen jakituriaz itsu itsuan fidatzen zalako eta kontuz erabili ezkero bakotxa luzarorako izan leiteken susmoa baeukalako.

Eta nahiz eta haren baten egia ekarren benetako eskutitz haren kopiak baino ez ziran arren, polito polito eta kontuz ikutzen ebazan Maitanek, (...).